Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


lunes, 19 de marzo de 2012

Paperezko hegazkinak

Eskolan paperezko hegazkinak egitea oso garrantzitsua izan daiteke, gure umeak primeran ibiliko dira eta.
Unax eta Ezti orduak ematen dute hegazkinekin jolasten. Hemen dekozue liburu interesgarri bi hainbat orikgamiekin eta, noski, hegazkinekin:
"Iniciación al origami par niños." Miyuki Lacza, El Drac argitaletxea.
"Papiroflexia, animales y mas..."Santiago Muñoz Campos,  Libro Hobby argitaletxea Eta helbide interesgarriak, bata munduko errekorra eta bestea hegazkinak egiteko helbidea (sakatu paperezko hegazkinak): Paperezko hegazkinak

lunes, 12 de marzo de 2012

La palabra vale una moneda, el silencio vale dos

"La palabra vale una moneda, el silencio vale dos", sentenció un rabí judío hace casi dos mil años.

Krisia dela eta gure politikoei nahiko entzun diegu, denbora lar kikilduta egon gara. Isildu daitezen behingoz eta entzun dezaten gure hasarrea. Hezkuntzaren alde martzoaren 29an GREBA OROKORRA.

Greba egiteko arrazoiak behar badozuz, klikatu "Jolasa" ...
Jolasa

Etorkizunari begira aurrekoei kasu egin barik

Agian, ez naz analfabeto funtzionala, gure gizartean, gutxi gorabehera, moldatzen nazelako, batez ere, makulu ederrak ditudalako. Bestalde, gure aitak ez daki sakelekoa erabiltzen, ez deko kreditu txartelik, ezta bideo ziztrin bat,... eta horrela jarraitu dezaket zerrenda luzea osatuz. Baina, zenbat gauza daki nik ez dodazenak kontrolatzen! Adibidez, badaki irakurtzen gure aurrean daukagun Durangoko Kurutziaga Kurutzea; gure inguruko txori kantu gehienak, lorak eta  zuhaitzak ezagutzen dauz; etxean apurtu izan diren gauza gehienak berak konpondu izan dauz (gaur egun ere, oraindik, gure etxean apurtzen diren tramankulu guztiak bereri eramaten dizkiot); hamazortzi urtaz bera bakarrik autoz Madrilera jeiki zen eta gidatzeko baimen guztiak atera zituen; hamiaka urtaz ikasketak utziarazi zizkien eta lanean hasi zen; idiei uztarria jartzen daki;... Gure ama ere antzerakoa da. Ipuin kontalari aparta, "matarife" (txarria hil, odolosteak eta txorizoak egin,...), jostuna, sukaldari,...   Eta, gu, ondorengoak, zer? Liburuak eta liburuak, iIkasi eta tituloak pilatu, eta gurasoen jakinduriari muzin egin? Datozen aldaketei aurre egiteko prestatzen ari gara?