Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


jueves, 26 de abril de 2012

Google ekosistema digital


  Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da eta, noski, elementu guzti hauek elkarreraginean daude. Beste definizio bat osatuagoa: "Gune jakin bateko organismo guztiak (alegia, "komunitatea") eta ingurune fisikoarekin dituzten elkarrekintzak barne hartzen duen unitatea, bertan sortutako energia-fluxuaren ondorioz egitura trofiko argiak, aniztasun biotikoa eta materialen zikloak agertzen direlarik" (Eugene Odumen).

 Wikipediaren arabera, zera da ekosistema digitala:"cualquier sistema abierto distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado en los ecosistemas naturales." 
Honen elementuak hurrengo eskeman ikusi ditzakegu. Eta serbitzuen barruan internet bera egongo zen (ekosistema naturaletan ere gauza bera gertatzen da, ekosistemaren barruan ekosistema gehiago daude). Internet ere ekosistema handia, zabala, irekia eta dinamikoa da. Interneten Google kokatzen da. 
Google hainbat aplikazio edo tresna eskaintzen ditu, bere mundu edo ekosistema propioa eraikiz (gmail, blogger, youtube, ggogle chrome, ggogle maps,...). Behin, adibidez, helbide elektronikoa kontua zabalduta Google munduaren edozein tokira heldu zaitezke, euren ateak zabalduz. Eta gainera ez da mundu itzia, beste ekosistema batzuetara joan zaitezke eta handik "ekarpenak" ekarri. 
Gure benetako munduaren zati garrantzitsua bihurtzen ari da, jada azkorena da eta beste batzuk bertan bakarrik bizi dira. Ekosistema naturala irudikatzen duten diagrama klasikoak aldatu beharko ditugu.


 

lunes, 23 de abril de 2012

Un señor maduro con una oreja verde.


Un dia en el expreso Soria-Monterde,
ví subir a un hombre con una oreja verde.

Ya joven no era, sino maduro parecía,
salvo la oreja, que verde seguía.

Me cambie de sitio para estar a su lado
y observar el fenómeno bien mirado.

Le dije: Señor, usted tiene ya cierta edad;
digame, esa oreja verde, ¿le es de alguna utilidad?

Me contesto amablemente: Yo ya soy persona vieja,
pues de joven solo tengo esta oreja

Es una oreja de niño que me sirve para oir
cosas que los adultos nunca se paran a sentir:

 oigo lo que los árboles dicen, los pajaros que cantan
las piedras. los ríos y las nubes que pasan;

oigo también a los niños cuando cuentan cosas
que a una oreja madura parecerían misteriosas..

Así habló el señor de la oreja verde
aquel día, en el expreso de Soria-Monterde.
Gianni Rodari


Bebés: la imaginación al poder

Punset, gizon honek egiten duen lana ikaragarria da, askotan ez nago ados berarekin , batez ere gaia plazatzeko modua edo munduari buruz duen ikus modua ez dot oso gustoko; nire ustez importantzia lar ematen dio teknologiari eta mundu anglosaxoiari.  Baina, beti izaten dira interesgarriak bere erreportajeak; hona hemen adibide bat "Bebes: la imaginación al poder".  Hain desberdinak gara umeak eta helduak?

"Niños y adultos son dos formas distintas de la especie Homo Sapiens"
                                                                         Alison Gopnik, psikologoa. 

Redes para la Ciencia » Redes 47: Bebés: la imaginación al poder

“El mundo cambia nuestra mente mediante el aprendizaje; y nuestra mente puede también cambiar el mundo” 

Dinero y conciencia

Melé jaunaren ordu bat eta hogeitabost minutuko hitzaldia Madrileko unibertsitatean entzutera gonbidatzen zaituet. Oso laburra izango zaizue. Tipoa hau Triodos Bank-ako bankeroa da, banka etikakoa. Eta esaten duena oso oso lotuta dago hezkuntzarekin, ekologiarekin, etikarekin,...

Xelebrelandiako jende xelebreak !


  Xelebrelandiako jende xelebreak
  aldatu egin ditu lanbideak.
  Ez al duzu ikusi,
  meza ematen igeltseroa?
  Kalea garbitzen toreroa?
  Eta pailazoarena egiten andereñoa?

  Argazkiak ateratzen ari da aizkolaria,
   haginak ateratzen futbolaria
   eta futbolean dabil pilotaria.
   Xelebre-xelebre-xelebrelandia
   Astoak autoetan dabiltza
   eta pertsonak zaldian”.
                          (Mariasun Landa)








lunes, 16 de abril de 2012

Herritartasun Digitala Nazioarteko Batzarra

Teknologia berriak direla eta, joan zaitezte prestatzen, bai edo bai, hemen dekozue informazio "interesgarria"...

"HERRITARTASUN DIGITALA NAZIOARTEKO BATZARRAri buruzko informazioa bidaltzen dizugu. Hezkuntza Sailak antolatzen du batzarra, El Diario Vasco eta beste eragile batzuekin batera. Uste dugu aurtengo edizioko ponentzien eta lantegien bidez aurkezten den hezkuntza-dimentsioa oso berritzailea eta interesgarria dela. Hori dela eta, irakasleek %30eko beherapena dute izen-ematean. Izen-emateko epe osoan izango da beherapena, eta ez dago kopuru-mugarik. Beherapen horren baitan sartzen dira hitzaldiak, kafea hartzeko atsedenak, lan-gosaria eta Cloud Gastronomy eta Cocktails & Jazz (lantegiek eta lan-bazkariek ez dute beherapenik izango)..."

Adeitasunez,
Cándido Hernández
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria / Director de Innovación Educativa
Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Informazioa: https://posta.irakasle.net/publico/docentes-dto-2012.pdf

Herritartasun digitala, gaztelaniaz irakurri behar izan dot zer nahi duen esan: "Ciudadania digital", ze karajo nahi du esan hori? PDF-an sar zaitezte, merezi du eta: Aprendiendo a desaprender; El final de la enseñanza (tal y como la conocemos); Tecnologia y Pedagogia, dos caras de una misma moneda;... 

Globoflexia

Aurreko astean lagunekin txoko batera joan ginen bazkaltzera eta lagun batek gure umeentzako globoak ikarri zituen. Eta betiko moduan, umien eraginez (por supuesto) trasteatzen hasi nintzen globuekin forma desberdinek eginez; azkenerako bideotxo bat eta guzti egin genuen, gero movie makerren manipulatzeko eta youtubera igotzeko,... Bueno, kuestioa da gure "lanerako" ("es un decir") gauza polita izan daitekeela, gainera pikau egin naz eta interneten begira hasi, hurrengo web orria aurkitu dot http://www.globoflexia.net
Orriaren egileak bideo pilo bat du youtuben, batzuk errazak dira beste batzuk ez hainbeste, denetarik dau. Tipoa artista da!

jueves, 12 de abril de 2012

Camtasia armiarma

Sabelean zulo

 



     Haizeak, burrunban,    
    etxeko atea ireki du kolpean:
    Hutsunea daukat sabelean.
                                    (J.K. Igerabide)


miércoles, 11 de abril de 2012

Euskal literatura (I)

   Gaur egun gure euskal haur eta gazte literaturan ia edozein gai jorratzen dira, baina moduak eta moduak daude Eta ez da batere erraza haur eta gazteentzat hainbat gai jorratzerakoan lexiko aukeratzea, hizkera zaintzea, estilo eta erregistroak aproposak aukeratzea,... Baina gure literaturan baditugu kalitatezko lanak, hona hemen adibide bat tabakoa dela eta:

  «Gure aitatxok gehiegi erretzen du, medikuak eta amak eta jende guztiak hainbeste ez erretzeko esaten diote, ea zergatik erretzeari ez dion uzten. Aitak asko hitz egiten du normalki, baina orduantxe, medikuak eta amak eta jende guztiak ez zigarrorik erretzeko esaten diotenena, eta ea noiz utziko duen, orduantxe isiltzen da bakarrik, mutu geratzen da eta orduan gure anaia Ixidro ematen du. Gure anaia Ixidrok bi urte ditu eta oraindik ez daki ezer esaten, ez daki hitz egiten.» 
                                                                                                           (ITURRALDE)

XANTI ARTZAINA

            Xanti artzaina
            gizon galanta,
            konturatu orduko
        ardi bat falta.
 
           Xanti artzaina
           gizon ergela,
           eguna argitu orduko
           pizten du kandela.
 
           Xanti artzaina
           gizon mozolo,
            kandela piztu orduko
            gelditzen da lo.
 
            Xanti artzaina
            txabolan da,
            ardiak oro beeka,
            Xanti zurrungaka.
                                                 (Xabier Olaso)

Bizikletaren onurak


   Ibili gaitezen bizikletan! Primeran pasatuko dugu, endorfinaz beteko gara  eta nahiko  merke irteten da. Erakutsi daigun gure haurrei ohitura onak. Bizikletan ibiltzearen banaka abantailak zein kolektiboak oso handiak dira. Bizikletan mugitzeak osasuna hobetzen du, ez du kutsatzen, autonomia ematen du, merke, efiziente eta azkarra da, oso leku gutxi erabiltzeaz gain. Bestalde, bizikletan ibiltzea hiria eta herria berrezagutzeko modu bat da.