Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


miércoles, 11 de abril de 2012

Euskal literatura (I)

   Gaur egun gure euskal haur eta gazte literaturan ia edozein gai jorratzen dira, baina moduak eta moduak daude Eta ez da batere erraza haur eta gazteentzat hainbat gai jorratzerakoan lexiko aukeratzea, hizkera zaintzea, estilo eta erregistroak aproposak aukeratzea,... Baina gure literaturan baditugu kalitatezko lanak, hona hemen adibide bat tabakoa dela eta:

  «Gure aitatxok gehiegi erretzen du, medikuak eta amak eta jende guztiak hainbeste ez erretzeko esaten diote, ea zergatik erretzeari ez dion uzten. Aitak asko hitz egiten du normalki, baina orduantxe, medikuak eta amak eta jende guztiak ez zigarrorik erretzeko esaten diotenena, eta ea noiz utziko duen, orduantxe isiltzen da bakarrik, mutu geratzen da eta orduan gure anaia Ixidro ematen du. Gure anaia Ixidrok bi urte ditu eta oraindik ez daki ezer esaten, ez daki hitz egiten.» 
                                                                                                           (ITURRALDE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario