Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


lunes, 27 de febrero de 2012

"Txan fantasma"

Gaur, gure literaturaren altxor bat aurkeztu nahi dizuet, "Txan fantasma" Mariasun Landaren liburu zoragarria. Gaur egun, umeentzat lotsagabea izan daitekeena, edo gutxienez, ez oso aproposa. Ur handitan sartzeko beldurrik ez izan eta irakurri itzazue. Baina nitaz ez bazarete fidatzen, hementxe daukazue Javier Rojok liburuari egindako kritika:
Neskato berezia
1984an lehenengoz argitara eman zenetik, 'Txan fantasma' izenburuko ipuinak ibilbide luzea egin du literaturaren munduan. Askotan argitaratu da, euskaraz ez ezik beste hizkuntza batzuetan ere, eta hainbat urte pasatu badira ere, eta urte hauekin batera euskal haur eta gazte literaturan sorkuntza lanen kopurua biderkatu bada ere, Mariasun Landaren liburu txiki honek gure literaturan aurki ditzakegun gailurretako bat izaten jarraitzen du. Txan izeneko fantasma batek kontatzen digu istorioa, baina, ohikotik aldenduta, fantasma hau ez da beldurra sortzen duten horietakoa, haur bakartien konpainia gustukoa du-eta. Protagonista, ordea, ez da bera, Karmentxu izeneko neskato bat baizik. Zeharka behintzat, jakin badakigu Karmentxu neska berezia dela. Ez dago argi zein den bere adina baina txikia dela ematen du. Edozein modutan ere, bere atzean historia bat dauka, lazgarria zantzu guztien arabera. Izan ere, gurasorik ez du eta izebarekin bizi da. Bere munduan itxita bizi dela ematen du, isolatuta egongo balitz bezala, eta bere mundu itxi horretan irudimenezko bizitza bat eraikitzen du. Helduek, ordea, ez dute modu horretan ulertzen bere mundu pertsonal horretan gertatzen dena. Gauzak horrela daudenean agertzen zaio Txan fantasma, eta bere adiskidea izango da aurrerantzean.
Mariasun Landaren ipuin honetan badirudi ez dela ezer berezirik gertatzen, baina agian hortxe aurki dezakegu idazlearen trebezia miresgarriaren adibide bat: izan ere, idazlea gai da zertzelada txiki batzuekin mundu oso bat iradokitzeko, gertakari xume batzuekin arazo garrantzitsuen berri emateko. Esate baterako, liburuaren azalean agertzen den aipamena: «kariñoa falta? kariñoa falta da etxe honetan». Erloju batean bizi den kukuak esaten dituen hitz hauek azaltzen dute Karmentxuri gertatzen ari zaiona, maitasun falta objektuen bidez ordezkatu nahi baitio izebak neskatoari. Eta honekin batera, adiskidetasuna eta leialtasuna (Txan fantasma zain geratuko da neskatoa «Arraroen etxe»tik noiz aterako); munduan nork bere lekua aurkitzeko arazoak; bestea den bezala onartzeko zailtasunak eta abar. Irudimena eta xamurtasuna lagun, fantasiaren eta errealismo kritikoaren artean kokatzen da ipuin itxuraz txiki baina izatez handi hau, Jon Zabaletaren marrazkiekin argitaratu dena.
Euskal irakurle gaztetxoek (eta gaztaroa atzean utzi dutenek ere bai) izugarrizko suertea dute (dugu) Mariasun Landa bezalako idazle bat irakurri ahal izateko. (Javier Rojo)
"La literatura... ofrece a las nuevas generaciones las imágenes, símbolos y mitos que los humanos han creado para entender y hablar sobre el mundo, de tal manera que pueden pasar a compartirlos con las demás personas de su propia cultura. En segundo lugar, desarrolla el aprendizaje de las formas narrativas, poéticas, dramáticas -e icónicas en el caos de los libros infantiles- a través de las que se vehicula esa representación de la realidad. En tercer lugar., les enseña que la ficción crea un espacio situado entre el mundo interior y la realidad exterior donde se pueden negociar y ensayar sentimientos, emociones e ideas, donde se puede "ser otro sin dejar de ser uno mismo" de forma que la literatura sirve como un poderoso instrumento de socialización en el seno de una cultura".  Bigas, M.; Correig, M.; (2008). Didactica de la lengua en la educación infantil. Madril, Síntesis arg

Pentsamendu kritikoa

Pentsamendu kritikoa. Loroak imitatzaile apartak baina animali ederrak, ezta? Gure umeak ere ederrak dira, eta loroak bihurtzeko arrizkurik ote dago? <iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/-pUO8FJJ2d8" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

martes, 21 de febrero de 2012

Ene delirium

ikusi eta ikasi,
ondo entzun,
trasteatu eta ulertu...
Galduta eta itsututa,
zer ikutu?