Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


martes, 15 de mayo de 2012

Dilijentzia


"Kalean dagoen auto zahar abandonatu batean sartu gara jolastera. Pellok eta beste mutilek esan dute indioetara jolastuko garela eta auto zahar hura dilijentzia bat izango zela. Neskak dilijentzian sartzeko eta beraiek atakatuko gintuztela...
—Eta gero zer?
—Zuek indioak ikusi eta desmaiatu egin behar duzue.
Eta guk horrela egin dugu. Gero, nik esan dut alderantziz egiteko, eta Pellok esan du ezetz. Beraiek
ez zirela desmaiatzen. Eta neskak haserretu gara indioena egin nahi genuelako eta beraiei tokatzen zitzaielako dilijentziakoak izatea.
Azkenean onartu dute, baina autoa inguratu dugunean, ateak zabaldu eta tiroka hasi dira. Inor ez da desmaiatu, eta gu berriro haserretu gara. Mutilekin ez dago jolasterik." 
              (Mariasun Landa)

Sinpletasunez mozorratutako ipuina. Mariasun Landak minimalismoa bilatzen du testu honekin, ohiko izan daiteken egoera, errebindikazioa alde batera utzi gabe, eta beti ere poetikotasuna presente izanik. Jolasteko gogoa zartzen zaigu...

Eguzkilorea

Eguna argitu baino lehen
Basoko eguzkilorea banatu egiten da:
Zerura joaten da eguzkia,
Lorea lorategira.

Gero, eguna argitzen du.

Arrats beheran,
Berriz biltzen dira basora
Eguzkia eta lorea,
Lorea eta eguzkia,
Besarkada batean,
Besarkada betean.

Musu ere egiten diote elkarri,
ezpainetan.
               (X. Olaso)

Zenbat gozatzen da landareekin! Lorategietan, mendian, ortuan, etxeko balkoian,... Ikusgarria da ikustea nola hasten diren, hazi batetik nola loratzen diren. Txikitan ere primeran ibiltzen nintzen halakoetan. Eta uste dot, gaur egun ere, gure eskoletan ortuak berreskuratu behar direla, naturarekin harremanetan jarri gure umeak.
 

Eskolako metodoak

Metodoa helburu bat lortzeko eman behar diren urrats multzoa da, edo erabili behar diren baliabideak. Dakigunez, hezkuntzan editorialen morroitza, menpekotasuna, pairatzen da. Argitaletxeek metodo hau edo bestea saltzen dute, eta esan leike, hori dela irakasleon gida bakarra, salbakuntzara eramango gaituena, irakasleen eskarien erantzuna. 
Halako zerbait, gertatzen da beste metodo batzuekin, argitaletxeetan oinarritzen ez direnak: proiektuak, Amara-Berri, ikas komunitateak,... Honelakoetan, batzutan, erradikalen bat ikusten da, metodoan oinarritu eta kitto! Ezin gara irten aurretik markatutako ibilbidetik.
Azken finean, metodoak tresnak dira, baliabide hutsak; irispideak irakasleek jarri behar dituzte. Eta umeen arabera, agian, metodo ezberdinen baliabide egokiak erabili beharko ditugu, haur hezkuntzan umeen garapen prozesua errespetatuz.
Hemen dekozue ikas komunitateen bideo bat, nik ez dodaz asko ezagutzen, baina metodo berriak ezagutzea merezi duenez...

martes, 8 de mayo de 2012

KOLOREAK, ikasi eta jolastu

Koloreekin jolasteko eta bide batez ikasteko, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Lau sarrera posible ditu: Ikasi, Oroimena, Lotu eta Idatzi. Sartu eta joalastu.

lunes, 7 de mayo de 2012

Maite Zaitut

"Necesidades en la infancia y en la adolescencia" (Felix Lopez) liburua irakurri dut; gainera, horren harira, orian dela aste batzuk beste hausnarketa bat publikatu nuen, "Disziplina induktiboa" (gogoratzen duzue, ezta?). Liburuaren autoreak umeen beharrak aipatzen ditu: behar fisiologikoak, behar mentalak, emozionalak,... Eta autoreak askotan aipatzen du, nola umeei "kutsatu" behar zaiela munduari buruz begirada positiboa (“No hay bienestar personal y social sin estar reconciliados con el mundo, el ser humano y la vida”), eta, era berean, askotan pentsatu izan dut zein zaila den hori, gaur egungo panorama ikusita; orduan, konturatzen naiz, "lehen" askok eta askok bizitzen zutela gure panorama txar hori, eta orain berdin edo okerragoa jarraitzen dutela... 

   " El cariño, para mí, es tan importante como comer."

Horregatik gero eta gustorago entzuten dut: "Maite zaitut", Pirritx eta Porrotxen kanta

Otsoa eta txanogorritxu

  Magisteritza hasi nuenean ipuin klasikoak ez nituen oso gustuko (Mari Errauzkin, Otsoa eta zazpi antxumeak, Txanogorritxu,...), estereotipoz beteta eta bihozgabeak direlakotan. Baina, orain, gero eta gehigo gustatzen zaizkit, lerroen artean irakurtzen jakin behar da. Altxor txiki bat aurkitu dut interneten, Xabier Lete eta Lurdes Iriondok Txanogorritxo ipunaren egindako moldaketa, ikusgarria!

PINPILINPAUXA

Pinpilinpauxa, tximirrika,
pitxilikari, mitxirrika,
maribihurri, mariapain,
lilia dago zure zain.

Pinpilinpauxa, tximirrika,
pitxilikari, mitxirrika,
lilia malkotan dago,
joan zaitez azkar hegaka!
                             (xabier Olaso)

viernes, 4 de mayo de 2012

Zure etxea


   Zure etxea polita da oso
  Hormarik gabeko etxea.
        Aterik gabekoa.

         Baina, leihoak?
Izugarriak dira zure etxeko
         leihoak.

  Egunez eguzkia sartzen da,
  haizea, arnasa, argia, poza,
        irria, euria.

Eta arratsean, leihoak ixtean,

ilargiak argitzen du zure etxea.
 
 Zure etxean bizi nahi dut,         
  zure etxean gorde. 
      Zure etxea
      Nire etxea.
                                                  (Xabier Olaso)