Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


miércoles, 28 de marzo de 2012

Haikuak… euskeraz, zergaitik ez?


Josu Jimenez Maia idazleak haikuei buruz hitzaldiak ematen ibili da eta gutxi gorabehera honelako gauzak esan ditu:

"Euskaraz sortu eta argitaratu diren haikuak poemen gaineko azterketa bat. Juan Kruz Igerabide, ezinbesteko erreferentzia haikuen munduan. François Aillet-en Haiku kaiku izeneko liburua aspaldi atera zen. Azken hilabeteotan, euskarazko hiru haiku-liburu atera dira: mugaz bestaldean, Gerezi Garaiko Haikuak; mugaz alde honetan, Karlos Linazasoro-ren Hamazazpikotan, eta Josetxo Azkona-ren Ni ez naiz Fujin izan; baina lehenago ere, Josetxok aspaldiko Artius hartan eta duela gutxiko Ni arbola eta zu haitza liburuetan ere haikuak argitaratu zituen. Orobat, emakumeek ere haikuak idazten ditzute: Carmen Valois-ek haikuak idatziak ditu. Bestalde, Ibon Uribarrik euskarara ekarriak, Senez aldizkarian agertu ziren duela pare bat urte lau maisu klasikoren haiku zenbaiten itzulpen zoragarria, Baxô-ren, Buson-en, Issa-ren eta Xiki-ren haiku zenbait. Haikuak... euskaraz; zergatik ez?"
                                     古池や蛙飛び込む水の音
                                               Furuike ya Urmael zahar;
                                   Kawazu tobikomu Igelak jauzi dira
                                           Mizu no ato Uraren hotsa.
                                                Baxô 
 Udaberrian gaude eta bat-batean urmael zaharrean uraren hotsa entzuten da; igelak jauzi ei dira uretara. Betiko denaren eta uneko aldaketaren eta iragankortasunaren arteko lotura adierazten da. Baxôren haiku ezagunenetakoa da.

                            かほ白き子のうれしさやまくら蚊帳

                                              Kao xiroki Aurpegi zuri
                                   Ko no urexisa ya Haurraren zoriona,
                                          Makuragaya Eltxo sarean.
                                            Buson 
Udako sargorian haurraren aurpegia zuri eta garbi dago, zoriontsu, eltxo sarearen babesean.

martes, 27 de marzo de 2012

Bakarrik gauez


                  Bakarrik nago zelaian;
               animalia ttikiak nonahi.
 
               Bakarrik nago zelaian;
               landare ttikiak nonahi.
 
               Bakarrik nago zelaian;
               soinu ttikiak nonahi.
 
               Ez nago bakarrik zelaian.

                                      (Juan Kruz Igarabide)

Olerkiak

Orain arte, ia poesiarik ez dot irakurri, nobela edo ipuinetan agertzen diren poemak edo abestiak bakarrik. Baina hemendik aurrera, again, poesia irakurtzen hasiko naz...
Gure lanerako baliagarria izan daiteke, baina geuretzat ere zergaitik ez?
 
"Hitz-aleak bezala erein nahi izan ditut liburuxka honetan. Ez duzu fruitu umoturik topatuko. Hori zeure lana duzu; hazi pittin bat eskaintzen dizut, landarea osatu nahi bazenu.

Inork eskolan erabiltzeko asmorik balu, ez beza mesedez ezer irakasteko hartu poemarik. Aleak direla esan dut eta aleak erein egin behar dira.

Zertarako? Begira: poema bakoitzean irudi bat daukazu, gehienetan analogiaz osatua. Irudi horiek dira haurraren barnean ereiten direnak, eta bere sormenaren euskarri bihurtzen dira. Haurrak bere-berea du analogiaren prozedura eta, irudi berrien bidez suspertzen badiogu, testu harrigarriak sortzeko gauza da, zein ahoz, zein idatziz (eta, beharbada, esku-lanez edo gorputz adierazpidez).

Poemak erabiltzeko bideak eta moduak norberaren sormenaren araberakoak dira. Jar daiteke paretan zintzilik egunean (edo astean) poema bat, une egokia (isilunea, arreta) topatzean ahoz ere esan daiteke (aldian poema bat, ez gehiago, irudia ondo barnera dezaten; hobe behin baino gehiagotan poema bera errepikatuz gero). Eta ez pentsa haurrak kolpean ikasiko duenik poemak entzuten eta gozatzen; pittinka egiteko lana da hori, eta ahozkotasunaren kultura gehiago lantzea eskatzen du.

Azken gomendio bat: haurrak, zenbat eta ttikiago, orduan eta errepika gehiago behar du. Beraz, aukera itzazu poeman, adibidez hiru gune (gune bat izan liteke hitz bat, izan liteke sintagma bat, izan liteke lerro bat, esaldi bat…), eta errepika ezazu bakoitza hiru bider; topa ezazu erritmoa eta eutsi horri poema esaterakoan, malgutu poema zure erara, hitz egin poemarekin, eta aska bedi zure mintzo propioa, poema aitzakia. Poema enbutuan kirastu egiten da, aire librean bakarrik du usain gozoa, usaindu nahi dezanarentzat."

                    Juan Kruz Igerabide,
      Begi-niniaren poemak. Auskalo-Erein.

lunes, 26 de marzo de 2012

Oinetan lokarri (eta bihotzean korapiloa)

    
                       Oinetakoak lotu eta askatu
                       aritu da haur bakartia
                       arratsalde osoan, isilik.
 
                       Zaintzen duen neskak
                       irribarre egin dio, harriturik.
 
                       Atea jo dute; nor ote?
                       Haurrak bere lanari utzi dio.
 
                       Atean amaren aurpegia agertu da.
 
                      Haurrak lanari ekin dio berriro;
                      Oraingoan, bihotzeko
                      korapiloa askatu du.

                                                                                           ( Juan Kruz Igerabide, 1997)
 


 

Erleak

domingo, 25 de marzo de 2012

Rodari, ipuinak jolasteko

Ezagutzen nuen Rodari, baina gero eta gehiago estimatzen dot.

Aurkibidea

Disziplina induktiboa

Hurrengo liburua irakurtzen ari naz: Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Respuesta familiar, escolar y social. Félix López Sánchez, Piramide argitaletxea. Oso interesante iruditzen jata, batez ere, disziplina induktiboaren kontzeptoa. Meresi dau liburua irakurtzea, baina ez badozu irakurri nahi hemen dekozue hurrengo PDF-a, erresumena modukoa da. disciplina inductiva

Beste istoria

Nortzuk idazten dute istorioa? Beti bezala "indartsuen" esku uzten dogu gure bizitza, gure kondairak. Eskolan ere gauza bera gertatzen da, nor da protagonista? Gehienetan, betiko moduan, irakaslea eta, agian, ikasleren bat izan daiteke, beste guztiak begira egoten gara. Laster aukeraren izan dezakegu irakasleena egiteko, rolak mantenduko doguz? Edo beste istoria bat idatziko dogu? Galeanoren pausuak jarraituz bide berriak jorratu,.... Cuenta la historia oficial que Vasco Núñez de Balboa fue el primer hombre que vio, desde una cumbre de Panamá, los dos océanos. Los que allí vivían, ¿eran ciegos?

¿Quiénes pusieron sus primeros nombres al maíz y a la papa y al tomate y al chocolate y a las montañas y a los ríos de América? ¿Hernán Cortés, Francisco Pizarro? Los que allí vivían, ¿eran mudos?

Lo escucharon los peregrinos del Mayflower: Dios decía que América era la Tierra Prometida. Los que allí vivían, ¿eran sordos?


Después, los nietos de aquellos peregrinos del norte se apoderaron del nombre y de todo lo demás. Ahora, americanos son ellos.
 

 Los que vivimos en las otras Américas, ¿qué somos?

Eduardo Galeano, "Espejos". Una Historia casi Universal". Edit. S.XXI. 2.008

Peliculadurangaldekomendiak

Movie makerrekin egin dodan lehenengo bideoa, "Peliculadurangaldekomendiak", musika: "The Banda Bassatti". Artista naz.....

lunes, 19 de marzo de 2012

"Mar de fueguitos"


"Un hombre del pueblo de Neguá, en la costa de Colombia, pudo subir al alto del cielo.

A la vuelta contó. Dijo que había contemplado desde allá arriba la vida humana y dijo que somos un mar de fueguitos.

- El mundo es eso - reveló -. Un montón de gente, un mar de fueguitos.

Cada persona brilla con luz propia entre todas las demás. No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos, y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento y gente de fuego loco que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman, pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin pestañear y quien se acerca, se enciende (...)".

                   (Eduardo Galeano. "El Libro de los Abrazos").



Con la voz, la palabra, del escritor uruguayo Eduardo Galeano arranca siempre el programa Mar de Fueguitos en Radio Tas Tas. Las historias de Galeano y el pensamiento zapatista, entre muchos otros fueguitos, dan alas y olas a un espacio dedicado a los movimientos sociales, sus resistencias, sus luchas y sueños. El programa, que cumple esta temporada doce años, se emite en directo los miércoles, de 7 a ocho la tarde, en Tas Tas Irratia (Bilbao).

Contacto: www.tas-tas.org / mardefueguitos@tas-tas.org