Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


lunes, 5 de marzo de 2012

"Gizon arruntaren koplak" (X. Lete)

Orain dela gutxi, ezagun batek Lete "lar serio" dela esan zigun eta, esandakoaren tonua kontuan izanik, astuna eta tristea nahi zuen esan? Eta, gure irakaslea ez mintzeko (edo irudi egokia emotearren) horretan, seriotasunean, geratu zen? Ez dakit. Baliteke, bai; Lete, agian, tristea eta pesimista zen. Baina, umorea ere bazuen eta abesti hau adibide garbia da. Gainera, oso abesti aktuala da, nahiz eta abesti zaharra izan (1976). Berraurkitu behar dogun autorea eta, egunen baten ("Dios mediante"), gure ikasleei esagutarazi...

Kantatzera noazu
bertso bat edo bi
herenegun jarriak
gizona arruntari.
Antoniyo, Lorentzo
edo Joxe Mari,
gauza ederra denik
ez ukatu neri.
Goizean jeikitzean
lehenbiziko gauza,
aba zabaldu eta
jazten ditut galtzak,
muturra garbitzean
nolako zalantzak
ezin kendurik nabil
loaren orratzak.
Kafesnia hartuta
horrekin batera
ahal baldin badet
behintzat
noa komunera:
aurrian papera ta
atzian papera,
periodikua letuz
ilustratzen gera.
Etxetikan lanera
noa nahiko mantso.
Realak kuatro-uno
galdu zuen atzo,
kalian bi zakur ta
beste hiru atso,
egun on don Pepito
eta don Alfontso.
Gauzak gaizki dabiltza,
hau da komeriya,
Afganistan-en gerra
piztu zuten iya,
tokatzen baldin bazait
aurten loteriya
erosiko beharko der
zitroen berriya...
ongi egon omen zan
Tolosan feriyan.
Ongi ikasi nuen
gaztetan baltsian,
karterari kontutzen
txamarra galtzian:
Artxandako haiziak
beruak baizian,
ederki egoten zen
ohearen atzian.
Ni lana egina naiz
semiak hazteko,
haiek eskola ona
xuxen ikasteko,
ikasi eta gero
lanian hasteko,
ez ditezela izan
bazterrak nahasteko.
Semeen semetatik
baidatoz semiak,
batzuek arrak eta
bestiak emiak,
batzuek loiyak ta
beste batzuk miak:
honel jarri zuen
Jaunaren legiak.
Gaurko eguna ere
bota dugu, bada
gizon okupatua
gauza ederra da.
Asko gustatzen baitzait
oiluaren salda,
Mugairen hasten baita
Belateko malda.
Ez naiz ni gizon txarra,
baina, zer arraio,
Fidek Castro izateko
ez bainintzan jaioi;
musian egiten det
makina bat saio,
andriaren onduan
afaldu det aio,
orain ohera noa
bihar arte aio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario