Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


martes, 27 de marzo de 2012

Olerkiak

Orain arte, ia poesiarik ez dot irakurri, nobela edo ipuinetan agertzen diren poemak edo abestiak bakarrik. Baina hemendik aurrera, again, poesia irakurtzen hasiko naz...
Gure lanerako baliagarria izan daiteke, baina geuretzat ere zergaitik ez?
 
"Hitz-aleak bezala erein nahi izan ditut liburuxka honetan. Ez duzu fruitu umoturik topatuko. Hori zeure lana duzu; hazi pittin bat eskaintzen dizut, landarea osatu nahi bazenu.

Inork eskolan erabiltzeko asmorik balu, ez beza mesedez ezer irakasteko hartu poemarik. Aleak direla esan dut eta aleak erein egin behar dira.

Zertarako? Begira: poema bakoitzean irudi bat daukazu, gehienetan analogiaz osatua. Irudi horiek dira haurraren barnean ereiten direnak, eta bere sormenaren euskarri bihurtzen dira. Haurrak bere-berea du analogiaren prozedura eta, irudi berrien bidez suspertzen badiogu, testu harrigarriak sortzeko gauza da, zein ahoz, zein idatziz (eta, beharbada, esku-lanez edo gorputz adierazpidez).

Poemak erabiltzeko bideak eta moduak norberaren sormenaren araberakoak dira. Jar daiteke paretan zintzilik egunean (edo astean) poema bat, une egokia (isilunea, arreta) topatzean ahoz ere esan daiteke (aldian poema bat, ez gehiago, irudia ondo barnera dezaten; hobe behin baino gehiagotan poema bera errepikatuz gero). Eta ez pentsa haurrak kolpean ikasiko duenik poemak entzuten eta gozatzen; pittinka egiteko lana da hori, eta ahozkotasunaren kultura gehiago lantzea eskatzen du.

Azken gomendio bat: haurrak, zenbat eta ttikiago, orduan eta errepika gehiago behar du. Beraz, aukera itzazu poeman, adibidez hiru gune (gune bat izan liteke hitz bat, izan liteke sintagma bat, izan liteke lerro bat, esaldi bat…), eta errepika ezazu bakoitza hiru bider; topa ezazu erritmoa eta eutsi horri poema esaterakoan, malgutu poema zure erara, hitz egin poemarekin, eta aska bedi zure mintzo propioa, poema aitzakia. Poema enbutuan kirastu egiten da, aire librean bakarrik du usain gozoa, usaindu nahi dezanarentzat."

                    Juan Kruz Igerabide,
      Begi-niniaren poemak. Auskalo-Erein.

No hay comentarios:

Publicar un comentario