Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


miércoles, 28 de marzo de 2012

Haikuak… euskeraz, zergaitik ez?


Josu Jimenez Maia idazleak haikuei buruz hitzaldiak ematen ibili da eta gutxi gorabehera honelako gauzak esan ditu:

"Euskaraz sortu eta argitaratu diren haikuak poemen gaineko azterketa bat. Juan Kruz Igerabide, ezinbesteko erreferentzia haikuen munduan. François Aillet-en Haiku kaiku izeneko liburua aspaldi atera zen. Azken hilabeteotan, euskarazko hiru haiku-liburu atera dira: mugaz bestaldean, Gerezi Garaiko Haikuak; mugaz alde honetan, Karlos Linazasoro-ren Hamazazpikotan, eta Josetxo Azkona-ren Ni ez naiz Fujin izan; baina lehenago ere, Josetxok aspaldiko Artius hartan eta duela gutxiko Ni arbola eta zu haitza liburuetan ere haikuak argitaratu zituen. Orobat, emakumeek ere haikuak idazten ditzute: Carmen Valois-ek haikuak idatziak ditu. Bestalde, Ibon Uribarrik euskarara ekarriak, Senez aldizkarian agertu ziren duela pare bat urte lau maisu klasikoren haiku zenbaiten itzulpen zoragarria, Baxô-ren, Buson-en, Issa-ren eta Xiki-ren haiku zenbait. Haikuak... euskaraz; zergatik ez?"
                                     古池や蛙飛び込む水の音
                                               Furuike ya Urmael zahar;
                                   Kawazu tobikomu Igelak jauzi dira
                                           Mizu no ato Uraren hotsa.
                                                Baxô 
 Udaberrian gaude eta bat-batean urmael zaharrean uraren hotsa entzuten da; igelak jauzi ei dira uretara. Betiko denaren eta uneko aldaketaren eta iragankortasunaren arteko lotura adierazten da. Baxôren haiku ezagunenetakoa da.

                            かほ白き子のうれしさやまくら蚊帳

                                              Kao xiroki Aurpegi zuri
                                   Ko no urexisa ya Haurraren zoriona,
                                          Makuragaya Eltxo sarean.
                                            Buson 
Udako sargorian haurraren aurpegia zuri eta garbi dago, zoriontsu, eltxo sarearen babesean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario