Testu bat

Hezkuntzan Haur Hezkuntzako irakasle moduan aritu orduko nire hausnarketak eta,nire ustez,
interesgarriak diren hainbat baliabidea (olerkiak, bideoak, web orriak,...) eskaintzen dizkizut.
Eta,ekarpenenak gure badituzu egin, hemen duzu tartea.Umeen eskola euren etxea ere.
Egin salto matxinsalto!


domingo, 1 de abril de 2012

Irribarrea zabaltzeko ipuinak

 
  Juan Kruz Igarabidek liburu berria idatzi du, ilustratzaliea Jokin Mitxelen da. Oraingo honetan ipuinak plazaratu ditu, eta barrea zabaltzea dute helburu, horretarako gizartearen zenbait egoera absurdo agerian jartzen dira gogoeta sozial xumea eginez. Liburua Elkarrek argitaratu du eta hauxe dio:
  
  "Hona irribarrea zabaltzeko ipuin sorta bat, nahi baduzu barre egin, nahi baduzu sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala. Ipuin hauek irakurriz, inon diren eskola-ume aurreratuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo telebista itzaltzeko ingeniari-ikasketak egin, edo Lur planetaren ardatzaren muturra Ipar Poloan non dagoen jakin, edo eskultore bat loreekin zergatik haserretu zen enteratu, edo ipuinak amaitzen ez zekien aitonari lagundu, edo oiloak nola oilartu ziren entzun, edo haur jaioberri batek titia hartzean esnearekin tu egiten nola ikasi zuen irakurri, edo ipuin txiki-txikiak limerick eran egiten ikasi.

   Ipuin hauekin lortzen diren idazle-irabaziak Etiopiako haurrei laguntzeko izango dira, Etiopia-Utopia erakundearen bidez, eskolak egiten laguntzeko, zuhaitz batzuk landatzeko…, eta, batez ere, haien irribarrea zabaltzeko."

No hay comentarios:

Publicar un comentario